Irteera ibiltariak


Atal honetan ibilaldi sorta ezberdina eskaintzen zaizue, luze edo laburragoak eginiko hautuaren arabera.

 

Ipar eta Hego Euskal Herriaren eremu handi bat ezagutzeko aukera izango duzue bertan.

 

Arratsalde amaieran landetxeetan edo bibaketan atertuko zarete eta bertako jakiak dastatuko dituzue.


1. Irteera ibiltaria

Zaldi eta mandoen transhumantzia
udaberri eta udazkenean

 

Irteera honek helburu oso berezia du, zaldi eta mandoak Landeseko iparraldean den beren neguko aterpetik Euskal Herriko sasoiko lanera garraiatzea eta alderantziz.

 

Ibilaldi hau orokorrean apirilaren hastapenean gauzatzen da udaberri hasieran eta azaro erdialdean udazkenaren amaieran.

 

Neguko aterperako ibilbidea oso anitza da, Euskal Herriko gure medi ederrak zehakatuko dira Sara, Ainhoa, Ezpeleta eta Hazparne zeharkatuz, Landeseko lautadaren sarrera den Ahurti herriraino jaitsiz.

 

Ondoren Aturri ibaia zeharkatuko dugu Landesen sartzeko eta ibai ertzetik ibiliko gara Saubusse herrira joateko, ezaguna angula arrantza tradizionalagatik eta ur beroko iturriengatik.

 

Handik Landeseko pista areatsuetara joango gara pinudiak zeharkatuz Landeseko Iparrera heldu eta gure lagunek espero duten atsedena hartzeko…

2. Irteera ibiltaria

Nafarroarako irteera
zaldi edo mando gainean

 

 

Hiru eguneko ihesaldia aurkeztuko dizuegu Baztan bailara ederra inguratze duten nafar mendien artean.

 

Lehenbiziko igoera malkartsuak Yasola Bentaraino eramanen gaitu Nafarroara sartzeko.

 

Handik azken begiratua egingo diogu euskal kostaldeari nafar mendi kateetan aurrera eginez.

 

Bi egunetan zehar mendi ezberdinak zeharkatuko ditugu Artzamendi magaleko Burkaitz Bentara heltzeko.

 

Azken etapan bidexka txiki bat hartuko dugu Biskayluzeren tontorretarantz euskal kostaldearen beste ikuspegi apartekoa izateko eta ondoren Ainhoa herri ederrera jaitsiko gara kostaranzko itzulera eginez poliki.


3. Irteera ibiltaria

Kontrabandisten ibilbidea
mandoen gainean

 

Aparteko ibilaldi honen helburua denboran 50 edo 60 urte atzera begiratzea da…

 

Ibilbide honetan, mandoa eta bere pausu ziurrak ezagutzeko denbora hartuko dugu, mendien magaletako bidexkak zenbatzeko eta Euskal Herriko alde batetik bestera mendiak zeharkatuz kontrabandistek egiten zuten lanaz jabetzeko.

 

Ibilbide basati eta paregabea Biriatutik Donapaleura eramango gaituena Biarnora heldu aurretik

4. Irteera ibiltaria

Santiagoko bidea mando gainean

 

Batzuek maite dute oinez joatea, beste batzuek bizikletaz edota zaldiz… eta zergatik ez mando gainean?

 

Mandoen erritmoari jarraituz Donibane Garazitik Konpostelako Santiagorako ibilbide osoa egitea proposatzen dizuegu.

 

Hilabete osoko bidaia Espainiar Estatuan barrena bide ezagun honetan zehar.

 

Hasieratik amaierara intendentzia oso bat izango dugu gure atzetik erabateko erosotasuna izan eta kezkarik gabe aritzeko ibilbidea egiten dugun bitartean.

 

Baliabide bikaina jendea ezagutu eta helburu bera (Santiagora heltzea) duten beste pertsonekin loturak finkatzeko aukera paregabea izango duzue.

 

Abentura errepika ezin eta ahaztu ezina !